Greba deialdia martxoaren 14 eta 15erako

Hezkuntzako sindikatuak hezkuntza publikoko langileen lan baldintzak hobetzeko aurrera eramaten ari diren mobilizazioen barruan, datorren asteazkenerako eta ostegunerako, martxoaren 14 eta 15erako, hezkuntza publikoko irakasleak eta Hezkuntzako Laguntzaile Espezialistak (hezitzaileak) bi egunetako lan uztea egitera deituak daude. Lan uzteak gure ikastetxean izango duen jarraipenari buruzko datu zehatzik oraindik ez daukagu. Datorren asteartean beste zirkular bat bidaliko dizuegu une horretan izango dugun informazioarekin.

Utzi iruzkina