Beste urte batez, Kode Eskolak, Orona Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, programazioa, robotika eta ikus-entzunezkoei buruzko campus teknologikoak antolatuko ditu ikasleen Aste Santuko oporretan Orona Fundazioaren Orona Ideo eraikinean (Hernani). 5 eta 16 urte arteko neska-mutilei zuzenduta daude eta autobusak egongo dira joan-etorriak egiteko. Informazioa eta izen emateak 943000333 telefonoan eta www.kode-eskola.eus web orrian.