Datorren maiatzaren 23an, asteazkenean, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Patzuergoak, Kirolaren Jaia antolatuko du FICOBAN 8 eta 12 urte bitarteko Irun, Hondarribia eta Hendaiako neska-mutilentzat (3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleak).
Beste urteetan ez bezala, aurten Eskola Kirola programan parte hartzen ez duten neska-mutilek ere, parte hartzeko aukera izango dute, baina parte hartzeko, izena eman beharko dute www.irunhondarribiahendaye.com web orrian.
Ikasturtean zehar Eskola Kirola programan parte hartu dutenek izen ematea haien entrenatzaileen bidez egingo dute eta haien entrenatzaileen zaintzapean egongo dira jaia irauten duen bitartean. 16:45ean elkartuko dira entrenatzaileekin FICOBAko aparkalekuaren atean.
Eskola Programan parte hartu ez dutenek ere, 16:45ean FICOBAKO aparkalekuaren atean egon beharko dute eta han taldeak egin eta talde bakoitzari begirale bat esleituko diote.