JANGELAKO GREBA AURRERA DOA…MOBILIZAZIORAKO PROPOSAMENA

Gaur arratsaldean jakinarazi zaigunez jangeletako greba aurrera doa. ELA, LAB ETA UGT sindikatuek argitaratutako ohar baten bitartez jakinarazi dute hori, akordiorik gabe bukatu baita gaurko bilera.

Bileran Patronalak “negoziazio bide berri bat” proposatu die “berria izan arren” sindikatuentzat nahikoa izan ez dena. Horiek horrela, bihar Txingudi Ikastolan orain arte izan dugun ordutegia mantenduko da.

Bestalde, gaur arratsaldean Gipuzkoako Gurasoen Elkarteek edukitako bileran egoera honen aurrean mobilizaziok deitzea erabaki da. Grebak jarraituko balu datorren astelehenenean Gipuzkoako herrietan protestak deituko dituzte Gurasoen Elkarteek egoera behin-behingoz konpon dadin eskatuz.

Alta, grebak jarraituko balu protesta ekintza gehiago deituko dituzte Gipuzkoako Gurasoen Elkarteek eskualde edo hirigunetan ahalik eta jende gehien bildu eta indar egiteko egoerari soluziobide bat eman diezaioten.

Hauetaz guztietaz, informazio gehiago emango dugu.

Utzi iruzkina