ESKOLA GARRAIOA 2018-2019

Datorren ikasturtean, dohako eskola garraioa erabiltzeko aukera izango duten ikasleak honakoak izango dira:
→ 1. zonaldean (Behobia-Arbes-Dunboa-Alde Zaharra-Erdialdea-S. Miguel-Anzaran) bizi diren ikasle guztiak (Haur eta Lehen Hezkuntza).
→ 2. zonaldean (Landetxa-Belaskoenea-Oinaurre-Elizatxo-Larreaundi) bizi diren ikasle guztiak (Haur eta Lehen Hezkuntza).
→ 3. zonaldean (Letxunborro-Anaka-Puiana-Urdanibia Berri) bizi diren Haur Hezkuntzako guztiak eta Lehen Hezkuntzako 1.ziklokokoak. Zonalde hauetako ikasleak bi geltokietan jasoko dira: Puianan eta Aldabe Mendian.
OHARRA: Datozen egunotan, zuen seme-alabei garraio txartelak eta 18/19 ikasturterako ibilbideak banatuko zaizkie. Okerren bat balego, oporrak hartu baino lehen adieraztea eskertuko genizueke. Era berean, txartelak eta ibilbideak iraila arte ondo gordetzea eskatzen dizuegu.

Utzi iruzkina