Beka digitalak

Joan zen urtean bezala,   “gailu digitalak eskuratzeko bana-banako diru-laguntzetarako deia egiten duen agindua”  Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua dela oroitarazten dizuegu: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2018/dispositivos-digitales/

Deialdiaren baldintza orokorrak hurrengo hauek dira:

  • Ikasle onuradunak eskola-materialaren bekadunak izatea 2017-2018ko deialdian.
  • Ikastetxea “Sare Hezkuntza gelan” izeneko proiektua garatzen aritzea.
  • Erosiko den gailua  Ikastetxeak aukeratutako modeloa izatea.
  • Deialdi honetan eskaera egiten duten ikasleek hurrengo bi-hiru deialdietan ezin dutela parte hartu kontuan izatea.

OHAR GARRANTZITSUAK

  • Deialdi honek ahalbidetzen du gailu bat (ikastetxeak aukeratutakoa) erosteko diru laguntza jasotzea.
  • Eskatzaile bakoitzarentzako laguntza 200 € koa izango da gehienez (EAEko eskaera kopuruaren arabera, laguntza murriztu daiteke). Adibidez, pasa den ikasturterako aukeratu genuen gailuak 255€ balio zuen eta178€ko dirulaguntza jaso zen.
  • Ikasturte honetan, ez dugu bideragarria ikusten geletako  hornikuntzari jarraipena ematea sistema honekin, besteak beste, ez dugulako aurrekonturik bekatik jasotzen den laguntza  osatzeko.
  • Hornikuntza digitala egiteko bestelako aukerak aztertzen ari gara, aukeren plangintza garatu ahala jakinaraziko dizuegu.
  • Hala ere, gure betebeharra  gailu modelo bat eskaintzea denez, hauxe da aukeratutakoa:  http://www.vexia.eu/es/portatiles/182-vexia-cleverbook-plus (+ 120 GB SSD diska).

PARTE HARTZEKO PROZEDURA

http://www.euskadi.eus/contenidos/ayuda_subvencion/gailudigi_itunpekoa2018/procedures/proc_2018829102338951/accreditations/acc_2018831115785951/eu_def/adjuntos/dispositivos-digitales-2018-instancia-eus_guardable.pdf loturan aurkituko duzuen eskabidea bete, inprimatu eta sinatu ondoren

Utzi iruzkina