TELEFONO ZENBAKI BERRIAK IKASTOLAN

Hezkuntza Sailak internet bidezko telefono sistema bat ezarri nahi du EAEko ikastetxe publiko guztietan, lehenagotik Osakidetzan egina duten moduan. Gure ikastetxean dagoeneko sistema berria instalatuta dago eta horrek ekarri du orain arte Ikastolan genituen telefono zenbakiak aldatzea.

Ikastolako telefono zenbaki berria 943899400 izango da hemendik aurrera eta Haur Hezkuntzara zuzenean deitu nahi izanez gero 943899394 telefonoa erabili beharko duzue.

Epe labur batean, telefono zenbaki zaharra ere, oraindik erabili ahal izango da, baina komeni zaizue lehenbailehen zaharra alde batera uztea eta berria erabiltzea.

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.