Ayamendi Gimnastika erritmikoa

Gimnastika erritmikoa balletaren, dantzaren eta soka, pilota, uztaia, mazoak eta xingola bezalako tresnak tartekatzen duen diziplina da.

Ayamendi kluba 2000an sortu zen Irungo ume eta nerabeei gimnastika erritmikoa gerturatzeko helburuarekin.

Gaur egun, gure helburu nagusia, gimnasia erritmikoa geroz eta gazte gehiagori gerturatzea da, nahi izanez gero, txapelketetan parte hartuz.

Bi talde bereizten ditugu nagusiki, txapelketetan parte hartzen dutenak eta parte hartzen ez dutenak, entrenamendu bakoitza era ezberdinetan gidatuz.

Gipuzkoan ezin da txapelketetan parte hartu LH 5. mailan egon harte eta urte horietan, psikomotrizitatea eta gimnastika erritmikoaren oinarrizko mugimenduak zein aparatuekin lehenengo kontaktuak lantzen ditugu.

Berdintasuna sustatu nahian, azken urteotan mutilen parte hartzea bultzatu nahi dugu.

Apuntatzeko bidali mezu bat ayamendi.irun@hotmail.com emailera

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.