ESKOLA-JANTOKIKO GREBARI BURUZ AZKEN BERRIAK ETA BILERA EGITEKO DEIALDIA.

Ostegunean, sindikatuak eta enpresak berriro elkartu ziren gatazkari konponbidea emateko asmoekin. Baina berriro ere akordio gabe bukatu zen negoziazioa. Enpresek eskaintza berri bat aukeztu zuten, produktibitate paga eta absentismoa lotzen duten baldintzak malguagoak izateko. Sindikatuen erantzuna %100 parekidetzearen eskaera %98ra jeistea izan zen, baina inoiz ere ez paga hori absentismoko portzentaiarekin lotuta. Eta horrela bukatu zen bilera, akordiorik gabe eta alde biak bata besteari negoziazioaren porrotagatik erruak botatzen. Egoera hau ikusita enpresek arbitraje bat eskatu dute, baina  sindikatuek arbitraje hori ez dute onartzen eta mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute. Hau dela eta datorren asterako beste greba deialdia egin dute.

Egoera hau ikusita Guraso Elkarteekin beste bilera bat  egitea proposatu du BAIKARAK. Astelehenean eta asteartean zonaldeko bilerak deituta daude, beraz  batzar hau datorren ASTEAZKENEAN, maiatzak 25, arratsadelo 6,30etan izango da, aurreko toki berean : INTXAURRONDO HEGOA eskolan (Baratzategi pasealekua 19 – Intxaurrondo auzoa – DONOSTIA)

Beste aldetik EHIGE Konfederazioak prentsaurreko bat eskaini zuen atzo goizen Bilbon gatazka honi irtenbide bat aurkitzeko PRECOko bitartekaritza eskatzen (Baikarako web orrian ikus dezakezue EHIGEren adierazpena). Baina sindikatuen ezetza ezagututa, EHIGEko kideak  berriro ostiralean elkartuko ziren hurrengo pausoak erabakitzeko.

 

Utzi iruzkina