Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkartearen Jaia

Aurten Txingudi Ikastolak 60 urte betetzen ditu eta maiatzaren 27an Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkartearen jaia berreskuratzeko erronka bota dugu Guraso Elkartetik.

Lehen egiten genuen modura DBH3ko ikasleei eta gurasoei hurrengo ikasturteko ikas-bidaiako finantzazioan laguntzeko, eskaini nahi dizuegu maiatzaren 27an antolatuko dugun jaiko lanetan parte-hartzea. Trukean, tabernatik lortzen ditugun irabaziak zuekin partekatu ditugu ikas-bidaiaren finantziazioan laguntzeko.

Horretarako, bilera batera deitzen dizuegu, martxoaren 30ean Dbhko areto nagusian arratsaldeko 6,30etan.

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.