Goiz Txokoa 2026-2027 ikasturtea
Familien kontziliazioa errazteko asmoz, aurten ere Goiz Txokoa eskainiko dugu.
- 🗓️ Irailaren 28tik ekainaren 18ra
- 🕗 08:00etatik 09:00etara
- 📍HHko atetik sartu, ezkerreko gelan (HH2A)
- 👩🏻 Arduraduna: Janire
Goiz Txokoa eskaintzeko, Guraso Elkarteak pertsona bat kontratatzen du ikasturte osorako eta bere gain hartzen ditu zerbitzuaren gastuak. Horregatik, izena emateak ikasturte osorako konpromisoa dakar, eta ezin dugu zerbitzua hilabete solteetan edo familia bakoitzaren behar puntualetara egokitu.
- 💶 Kuota: 50 €/hilean. Ordainketa zuen kontu korrontean kargatuko da. Hala ere, ahal duten familiei eskertuko genieke urteko kostua ordainketa bakarrean edo hainbat zatitan (2, 3 edo 4) egitea, zerbitzuaren urte osoko gastuak bermatzen laguntzeko.
Mesedez, zerbitzua erabiltzeko interesa baduzue, bete beheko izen-emate formularioa.
Zalantzarik izanez gero:
- 📧 txingudi.gurasoak@gmail.com
- 📞 691 397 577
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.