ZORRIAK…BERRIRO

Txingudi Ikastolako hainbat geletan zorriak atzeman dituztela jakinarazi du Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak. Horregatik, Zuzendaritzak eta Guraso Elkarteak bat hartuta, mesedez, eskatzen dizuegu zuen seme edo alabaren ilea miatzeko ahalegin berezia egitea. Zorriak antzemanez gero TRATAMEDU ZEHATZA egin behar duzu, ez bestela.

Honekin batera, Osakidetzak emandako aholkuak gehitzen ditugu (beheko irudian klikatuta eskuratuko dituzu). Benetan garrantzitsua da guraso guztiek aholku horiek ondo jarraitzea, arazoari behin betiko konponbidea emateko.

Utzi iruzkina