Hauek izango dira 2025-26 kurtsorako izango ditugun eskolaz kanpoko aktibitateak.
Taularen azpian izen-emate orria aurkituko duzu epea irekita egoten denean.
Eguerdiko tailerrak
| Aktibitatea | Eguna eta maila | Prezioa | Helburuak | Arduraduna | ikasle kopurua |
|---|---|---|---|---|---|
| ESKOLA KIROLA EGOKITUA *Aktibitate hau soilik eskaintzen zaie Hezkuntza Premia Bereziko ikasleei | LH1-2-3-4-5-6 *Talde desberdinen egunak irailean zehaztuko dira. *Aktibitate honetarako izen ematea zuzenean egingo da arduradunen eta familien artean. | Familia bakoitzaren diru sarreren arabera | -Kirolaren bidez ere, inklusiboa bermatzea. -Adinean aurrera joan ahala, eskola kirola eskaintza konbentzionalean parte hartzeko aukera eskaintzea. | Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa | Ez dago |
| IDAZKERA DIGITALA | LH5-6 asteartea 12:00-12:50 LH3-4 asteartea 13:00-13:55 *Izena ematen dutenen kopuruaren arabera, egun gehiagotan eskaini ahal izango da | 30€/hilabetea | -Tekla guztien erabilera eta kokapena ezagutzea, teklatua begiratu gabe. -Gaitasun eta praktikaren arabera, pultsazio eta errore ehuneko imajinaezinak lortzea, gorputz jarrera egokiarekin lan egiten den bitartean -Monotonia ekidin arren, alde akademikoa, alde ludiko batekin bateratzen da, eraginkortasunik galdu gabe. | Barne | 21 talde bakoitzeko |
| PROGRAMAZIOA ETA ROBOTIKA | LH5-6 ostirala 12:00-12:50 LH3-4 ostirala 13:00-13:55 *Izena ematen dutenen kopuruaren arabera, egun gehiagotan eskaini ahal izango da . | 35€/hilabetea | -Kodea idazten ikasiz, pixkanaka ikasleek bideo-jokoak sortzen ikasiko dute. -Tailer teknologiko hauetan zibersegurtasuna ere, landuko da Interneten erabilera segurua sustatuz. | Barne | 20 talde bakoitzeko (gutxienez 16) |
| MAHAI TENISA | LH3-4 osteguna 13:00-13:50 LH5-6 osteguna 12:00-12:50 | 12€/hilabetea | -Mahai tenisa ezagutzea eta jokatzen ikastea. -Kirol ezberdin bat egitea. | Josema Zuazua Leka Enea Mahai Tenisa | 25 ikasle bakoitzeko |
| JUDOA | LH1-2-3-4 astelehena eta asteazkena 12:45-13:45 LH5-6 asteartea eta osteguna 12:00-12:45 | 21€/hilabetea | -Jolasen bidez koordinazioa eta psikomotrizitatea lantzea. -Judoko giltzak ikastea. -Diziplina lantzea eta harremanetan sakontzea. | Gorka Borda Olaketa Judo Elkartea | Ez dago |
| KANTU TAILERRA | LH5-6 asteazkena 12:00-12:45 LH3-4 asteazkena 12:45-13:45 | Dohan | -Euskararen erabilera sustatzea. -Euskal kultura sustatzea. -Kantagintzarako zaletasuna bultzatzea. -Besteen aurrean aktuatzeko trebetasuna garatzea. | Alvaro Behobide | Ez dago |
| BERTSOLARITZA | LH5-6 astelehena 12:00-12:50 | Dohan | -Euskal Herriko kultura landu eta zabaltzea -Euskal hiztegia aberastea. -Sormena, improbisazioa eta hitzekin jolasten jakitea. -Euskaraz komunikatzeko trebezia eta gaitasunak garatzea. | Igauri Lopetegi | Ez dago |
Arratsaldeko eskola orduz kanpoko aktibitateak
| Aktibitatea | Eguna eta maila | Prezioa | Helburuak | Arduraduna | ikasle kopurua |
|---|---|---|---|---|---|
| JOLAS HEZI (ESKOLA KIROLAREN HASTAPENA) | Astelehena LH1-2 *Aktibitate honen izen ematea desberdina da. Begiratu bidalitako zirkularrean. | 40€/URTEA *10€/ URTEA RGIrekin | -Jolasen bidez, ariketa fisikoa egiteko ohitura sortzea. -Bizitza osasuntsua sustatzea. -Harremanak indartzea. | Irungo Udala | Ez dago |
| ESKOLA KIROLA MULTIKIROLA | LH3-4 asteartea eta osteguna LH5-6 asteazkena eta ostirala *Akltibitate honen izen ematea desberdina da. Begiratu bidalitako zirkularrean. | 125,95€/URTEA *31,25€/ URTEA RGIrekin | -Haurrek kirol desberdinak ezagutu eta praktikatzeko aukera izatea. -Haur bakoitzak bere neurrian kirol trebetasuna hobetzea. | Irungo Udala | Ez dago |
| EUSKAL DANTZA | LH1-2 asteartea eta osteguna LH3-4 astelehena eta asteazkena LH5-6 asteartea eta osteguna (Kemen 17:00-18:00) | 21€/hilabetea | -Euskal Herriko tradizio dantzatua landu eta zabaltzea -Erritmo, dantza eta jolasen bidez, bestelako aisialdi eredu bat eskaini eta euskal kultura landuz harreman berriak sortzea. -Ekintza kulturalen sustapena. | Adaxka-Kemen Dantza Taldea | Ez dago |
| ANTZERKIA | LH3-4-5-6 ostirala | 25€/hilabetea | -Antzerki mundura lehenengo hurbilketa ahalbidetzea. -Emozioak adierazteko eta tentsioak askatzeko aukera ematea. -Irudimena eta sortzeko gaitasuna garatzea. -Gorputzari buruzko kontzientzia hobetzea. -Esperientzia ludiko baten bidez EUSKARA erabiltzea eta trebatzea. | Mikel Sarriegi | 15 |
| ATLETISMOA | LH3-4-5-6 (Plaiaundiko pistan) Astelehena 17:30-19:00 Ostirala 16:30-18:00 | Egun bat 27€/hilabetea Bi egun 35€/hilabetea | -Atletismoko modalitate desberdinak ezagutzea. -Ariketa fisikoa egiteko ohitura sortzea. -Kirolaren bidez harremanak indartzea. | Joseba Sarriegi | Ez dago |
| ARTE TAILERRA | LH1-2-3-4-5-6 osteguna | 25€/hilabetea | -Artearekiko sentsibilitatea garatzea jolasaren bidez. -Teknika artistikoak ikasi eta esperimentatu, gure margoak sortuz. -Pinturan eta marrazketan trebatu. | Jessica Lorenzo | 12 (gutxienez 8) |
Izen-emate orria
Eskolaz kanpoko aktibitate hauetarako izen-emateko epea irailaren 12etik 30ra egongo da zabalik.