GURASO ELKARTEAK KOMUNIKABIDEETARA IGORRITAKO GUTUNA

Santano jauna, Txingudi Ikastolako sarreran argia noiz?

2009ko abuztuan lortu genuen udaletxeak farola batzuk jartzea ikastolako sarreran eta bidean, betidanik argi gabe egon gara eta beharrezkoa zen. Baina gertatu zen gaizki jarri zituztela eta horietako bi farola kendu egin behar izan zituzten autobusak maniobra egiterakoan jotzen zituelako.
Denbora pasa da eta oraindik argi gabe gare eta egoera hau ezin da gehiago luzatu, horregatik eskatzen diogu Udalari behar dena egiteko ikastolako bidean eta sarreran argia eduki dezagun.
Farola triste batzuri argia ematea baino gauza zailagoak egongo dira mundu honetan eta egoera honek funtsgabekeri galanta erakusten du.

Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteko Lehendakaria
Silbestre Balerdi Rezola

Utzi iruzkina