JANGELAKO GREBA

Datorren asteartean eta ostegunean, martxoaren 9 eta 11n, jangelako langileek deitutako greba dago. Bi egun horietan ikasleen orrdutegia honela egokitzea erabaki du Ikastolako Goi Batzordeak:

– Haur Hezkuntzan eta LHko 1. zikloan: 9:00-13:00

– Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloan: 9:30-13:30

Eskolak goizez bakarrik emango dira eta ez da jangelako zerbitzurik eskainiko. Eguerdian ikasleak etxeratzeko arratsaldeko garraio zerbitzua erabiliko da.

Bide batez gurasoei eskatzen zaie kexa adieraztea honako telefono hauetakoren batera deituz:

– Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza: 943022850 / huisgreg@ej-gv.es

– Auzolagun 943794611 / auzolagun@auzolagun.com

Arratsaldeko eskola orduz kanpoko jarduerak ohiko orduetan egingo dira baina seme-alabak gurasook eraman beharko ditugu ikastolara haurrak. Itzultzeko autobus zerbitzua egongo da.

Utzi iruzkina