Irungo aisialdi-antolatua

Irungo ikastetxe publikoetako Guraso Elkarteok lanean ari gara 16 urte edo gutxiagoko umeen aisialdi-antolatua, hau da, kirol talde eta elkarteak, dantza eskolak, musika eta arte tailerrak… euskaraz izan daitezen. Eta horren harira, diagnostiko zehatzago bat egin nahi dugu: zuen seme-alabek egiten dituzten jarduerak zein hizkuntzatan ematen diren jakin nahi dugu.

Horregatik, zuen laguntza behar dugu eta eskertuko genizueke inprimaki labur hau beteko bazenute (jarduera bakoitzeko bat).
Kontuan izan, hau eskolaz kanpoko “ekimen pribatuei” buruzkoa dela (elkarteak, akademiak…). Ez dira bertan sartzen eskola kirola edo ikastetxeetan antolatzen diren bestelako jarduerak.

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.