
Mezu honen bidez AEKren udako familia barnetegien berri eman nahi dizuegu.Urteak daramatza AEK-k familientzako barnetegiak antolatzen. Oso barnetegi bereziak dira: gurasoak euskara ikasten dauden bitartean, begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zaintzen dituzte; eta arratsaldean, denak batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute.