
Dagoeneko jakingo duzue azken urteetan Irungo eskola publikoetako Guraso Elkarte guztiok indarra egiten ari garela hiriko entitate ezberdinek eskolaz kanpo antolatzen dituzten jarduerak euskaraz izan daitezen.
Horregatik, denon artean indarra egiteko asmoz, aurten ere eskaera berarekin gatozkizue:
Seme-alabei eskolaz kanpoko jardueraren batean izena ematean, biziki animatzen zaituztegu hizkuntzaren trataera zein den galdetzera, kontuan hartzera eta euskarazkoa eskatzera.
Gogoan izan, eskaera honen atzean Irungo eskola publikoetako Guraso Elkarte guztiok ari gara lanean; beraz, espero dugu denon artean indarra egin eta aurrerapausoak lortu ahal izatea afera honetan.
Besterik ez gure partetik, eskerrik asko zuen arretagatik. Agur bero bat.
Irungo eskola publikoetako Guraso Elkarteak