Txokolatezko egutegia (Hendaiako Ikastola)

Hendaiako Gure Ikastolak, iaz bezala, guztion etxera gozotasuna eta euskara eramateko asmoz, euren “Txokolatezko Egutegien” proiektuan parte hartzeko gonbitea luzatu digu, egutegien salmenta diru iturri oso garrantzitsua baita Ikastolarentzat.

Egutegiak, abenduaren 1etik 24ra arteko leihotxoak dauzka eta leiho bakoitzean txokolate bana (egun berezi batzuk badira, bina txokolate dauzkatenak). Aurten, gainera, Asisko Urmenetak marrazki berria sortu du egutegietarako.

Egutegi bakoitzak 10 €ko prezioa dauka, eta interesatuta egonez gero, Txingudi Ikastolako Guraso Elkartearen bidez egin ahalko da erosketa.

Horrela, eskaera egiteko, azaroaren 2a baino lehen, Rural Kutxako kontu korronte honetan ordainketa egina izatea ezinbestekoa izango da: ES48 3008 0205 7344 5656 1028

Gogoratu, mesedez, oso garrantzitsua dela kontzeptuan zuen SEME-ALABAREN IZENA jartzea.

Egutegien banaketa azaroaren bukaera aldera, horiek jaso bezain laster, zehaztuko dugun egun batean egingo da.