Txingudi Ikastolako kolektiboari zuzendu nahi genuke, beste urteetan bezalaxe Errigorako ekimena sustatzen laguntzeagatik, baita informazio honen partekatzeari esker, Irungo eskarien gorakada narbarmenean eragile garrantzitsu bat bilakatzeagatik.
Zentzu horretan, aurten ere Txingudiko famili guztiei Errigorako eskariak egitera animatzen laguntzea eskatu nahi ganizueke, aldi berean, Errigora ezagutzen ez dutenei, ekimena zertan datzan erakutsi eta ezagutarazteko.
Eskariak Irunen bertan jasotzeko aukera dago, Arbesko Auzo elkartean (Arbesko Errota Kalea 13, atzeko atetik).
Mezua:
Euskarak behar gaitu,BAT EGITEKO GARAIA DA!
Hemen da berriz Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpaina. Hiru saski dituzu aukeran: beltza, berdea (ekologikoa) eta zuria. Aukeratu zurea azaroaren 10era arte eta eman hauspoa euskarari Nafarroa hegoalde eta erdialdean.
Eskariak egiteko, hona hemen esteka.
