Guraso elkartearen bilera

Datorren asteartean, azaroaren 5ean, Guraso Elkartearen bilera egingo da, 18:00etan, Palmera-Montero zentroan. Txingudi Guraso Elkartea ikastolako ikasleen guraso guztiek osatzen dugu, eta bileretan erabaki garrantzitsu asko hartzen dira: Eskola Kontseiluari zer proposatu, irakasleen proposamenen aurrean zer jarrera hartu, kuoten dirua zertara bideratu… Horregatik guztiagatik, uste dugu garrantzitsua dela Guraso Elkartearen lana ezagutzea eta familiak bere helburuetan inplikatzea, gure seme-alaben onerako baita.

Orain arte, parte hartzeko interesa agertu izan duten familiei Elkarteko bileren berri ematen zitzaien, eta gurasoak parte hartzera animatzen baditugu ere, nahikoa ez dela ohartu gara. Guraso Elkartea urruneko zerbait bezala ikusten dute familia askok oraindik, eta batzuetan ezjakintasun handia dago ikastolaren etorkizunean duen funtzioari eta garrantziari buruz.

Horregatik, bi gauza egitea erabaki dugu: lehenik, organigrama bat sortu dugu gure hezkuntza komunitatea nola antolatzen den ulertzeko (ikasleak, familiak, irakasleak…), argitalpen honetan ikus dezakezue; Bestalde, gardentasuna eta parte-hartzea sustatu nahian, Elkarteren bilerak sistematikoki egitea erabaki dugu hileko azken ostegunero, eta deialdia zirkular bidez bidaltzea, baita egindako batzarren aktak ere.

Neurri hauek ezartzearekin batera guraso guztiak hezkuntza komunitate honen parte direla kontzientziatuko dutela espero dugu. Eta guztion parte hartzearen beharraz jabetzea.

Azaroaren 5ean, asteartean, egingo dugun bilerara etortzera animatzen zaituztegu (hileko azken osteguna jai-bezpera baita).

PALMERA MONTERO AZAROAK 5 (18:00)

GAI ORDENA:

  • LH-HH Eskola Kontseiluko Hauteskundeak. Oso garrantzitsua da hautagaitza
  • aurkeztu duten gurasoak bilera honetara etortzea, guztion ordezkari izango baitira.
  • Azaroaren 29an egingo den Batzar Nagusia. Bertan, besteak beste, Txingudi Guraso Elkarteko lehendakari berria eta zuzendaritza batzorde berria aukeratuko dira. Baita elkartearen urteko finantza kontuak ere.
  • Guraso Elkarteko lantaldeen egoera eta erronkak.
  • Duela gutxi Eskola Kontseiluan eztabaidatu edo erabakitako gai nagusiak.
  • Eskaerak eta galderak.

OHARRA: Bilera euskaraz egingo da. Behar dutenei aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko zaie. Horretarako, deskargatu Telegram aplikazioa

telefono mugikorrean eta eraman entzungailuak etxetik.