Hauek izango dira 2026-27 kurtsorako izango ditugun eskolaz kanpoko aktibitateak.
Taularen azpian izen-emate orria aurkituko duzu epea irekita egoten denean.
Eguerdiko tailerrak
| Aktibitatea | Eguna eta maila | Prezioa | Helburuak | Arduraduna | ikasle kopurua |
|---|---|---|---|---|---|
| ESKOLA KIROLA EGOKITUA *Aktibitate hau soilik eskaintzen zaie Hezkuntza Premia Bereziko ikasleei | LH1-2-3-4 Asteartea eta osteguna 13:00-13:55 LH5-6 Asteartea eta osteguna 12:00-12:55 | Familia bakoitzaren diru sarreren arabera | – Mugimendua eta koordinazioa bakoitzaren gaitasunetara egokituta lantzea. – Autonomia, konfiantza eta autoestimua indartzea. – Harreman sozialak eta talde-lana sustatzea. – Oreka, psikomotrizitatea eta trebetasun motorrak garatzea. – Kirolaz modu seguruan eta dibertigarrian gozatzea. – Parte-hartzea, inklusioa eta bakoitzaren erritmoa errespetatzea. | Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa | Ez dago |
| ESKU PILOTA | LH3-4 Asteartea 13:00-13:55 LH5-6 Asteartea 12:00-12:55 | 25€/hilabetea | – Oinarrizko teknikak ikastea. – Koordinazioa eta erreflexuak lantzea. – Egoera fisikoa hobetzea. – Talde-lana eta kiroltasuna sustatzea. – Zehaztasuna garatzea. – Euskal kirola ezagutzea. | Endaiarrak pilota eskola | 4 eta 10 bitartean |
| JUDOA | LH1-2 Astelehena eta asteazkena 13:00-13:55 LH3-4 Asteartea eta osteguna 13:00-13:55 LH5-6 Asteartea eta osteguna 12:00-12:55 | 21€/hilabetea | – Koordinazioa eta oreka lantzea. – Indarra eta malgutasuna garatzea. – Errespetua eta diziplina ikastea. – Autokontrola sustatzea. – Autokonfiantza indartzea. – Kirol-ohitura osasuntsuak sustatzea. | Gorka Borda Olaketa Judo Elkartea | 10-20 bitartean |
| MAHAI TENISA | LH3-4 Osteguna 13:00-13:55 LH5-6 Osteguna 12:00-12:55 | 12€/hilabetea | – Oinarrizko kolpeak ikastea. – Erreflexuak hobetzea. – Koordinazioa eta arreta lantzea. – Arintasuna garatzea. – Kontzentrazioa indartzea. – Lehia osasuntsua sustatzea. | Txema Zuazua Leka Enea Mahai Tenisa | 10-20 bitartean |
| BERTSOLARITZA | LH5-6 Astelehena 12:00-12:55 | Dohan | – Ahozko adierazpena lantzea. – Sormena garatzea. – Errima eta erritmoa lantzea. – Pentsamendu azkarra sustatzea. – Entzuten eta errespetuz parte hartzen ikastea. – Euskaraz gozatzen ikastea. | Igauri Lopetegi | 15 gehienez |
| KANTU TAILERRA | LH3-4 Asteartea 13:00-13:55 LH5-6 Asteartea 12:00-12:55 | Dohan | – Ahotsa lantzea. – Entzumena eta erritmoa garatzea. – Kantatzeko teknikak ikastea. – Taldean abesten ikastea. – Musika bizitzea. – Autoestimua indartzea. | Alvaro Behobide | Ez dago |
| YOGA | LH1-2-3-4 Ostirala 13:00-13:55 LH5-6 Ostirala 12:00-12:55 | 12€/hilabetea | – Erlaxazioa lantzea. – Malgutasuna eta oreka hobetzea. – Arnasketa kontrolatzen ikastea. – Kontzentrazioa indartzea. – Ongizate emozionala sustatzea. – Gorputzaren kontzientzia garatzea. | Kandele Martiarena | 6 -14 bitartean |
| XAKEA | Foru aldundiak Irailan zehazteke | – Pentsamendu estrategikoa garatzea. – Kontzentrazioa lantzea. – Erabakiak hartzen ikastea. – Arazoak konpontzeko gaitasuna indartzea. – Pazientzia eta planifikazioa lantzea. – Pentsatzen gozatzen ikastea. | Gipuzkoako Xake federazioak | 10 gutxienez | |
| IDAZKERA DIGITALA | LH3-4 Osteguna 13:00-13:55 LH5-6 Osteguna 12:00-12:55 | 30€/hilabetea | – Teklatuan hamar hatzekin idazten ikastea. – Idazteko abiadura eta zehaztasuna hobetzea. – Dokumentuak sortzen ikastea. – Fitxategiak antolatzen ikastea. – Tresna digitalen erabilera lantzea. – Autonomia digitala garatzea. | Barne Formakuntza | 8 gutxienez |
| ARTE TAILERRA | LH1-2-3-4 Ostirala 13:00-13:55 LH5-6 Ostirala 12:00-12:55 | Astean x1 25€/hilean Astean x2 45€/hilean | -Pintura, marrazketa, eskulanen eta lettering bitartez, teknika ezberdinak ezagutuko dituzte. – Sormena garatzea. – Marrazketa eta pintura lantzea. – Eskulanak egitea. – Irudimena sustatzea. – Trebetasun artistikoak garatzea. – Adierazpen pertsonala indartzea. | “Jessica Lorenzo @coloreandoestrellas” | 6 -14 bitartean |
| INGELESA | LH3-4 Astelehena 13:00-13:55 LH5-6 Astelehena 12:00-12:55 | Astean x1 35€/hilean Astean x2 55€/hilean | – Ahozko komunikazioa lantzea. – Entzumena hobetzea. – Hiztegia zabaltzea. – Jolasen bidez ikastea. – Beste hizkuntza batekin naturaltasunez aritzea. – Konfiantza irabaztea komunikatzeko. | Lila Martinez eta Ainara Cerezo | 6 -14 bitartean |
| FRANTSESA | LH3-4 Astelehena 13:00-13:55 LH5-6 Astelehena 12:00-12:55 | Astean x1 35€/hilean Astean x2 55€/hilean | – Mugaz gaindiko biziagunekin elkar ulertzeko oso baliagarria. – Hizkuntza berriak ikasi eta aukerak zabaltzen ditu. – Kultura desberdinak ezagutzeko aukera ematen du. | Lila Martinez eta Ainara Cerezo | 6 -14 bitartean |
Arratsaldeko eskola orduz kanpoko aktibitateak
| Aktibitatea | Eguna eta maila | Prezioa | Helburuak | Arduraduna | ikasle kopurua |
|---|---|---|---|---|---|
| JOLAS HEZI (ESKOLA KIROLAREN HASTAPENA) | LH1-2 Astelehena 15:45-16:45 | 40€/URTEA *10€/ URTEA RGIrekin | – Oinarrizko mugimenduak lantzea. – Koordinazioa eta oreka garatzea. – Talde-lana sustatzea. – Psikomotrizitatea indartzea. – Kirolarekiko zaletasuna piztea. – Jolasaren bidez ikastea. | Joseba Sarriegi | Ez dago |
| ESKOLA KIROLA MULTIKIROLA | LH3-4 Asteartea eta osteguna 15:45-16:45 LH5-6 Asteazkena eta ostirala 15:45-16:45 | Astean behin eta hilean asteburu bat: 30€ Astean bitan eta hilean asteburu bat: 60€ *Eusko Jaurlaritzako bekadunak: doan | – Kirol ezberdinak ezagutzea. – Trebetasun fisikoak garatzea. – Talde-lana eta errespetua lantzea. – Egoera fisikoa hobetzea. – Koordinazioa eta arintasuna garatzea. – Kirol berriak probatzeko gogoa sustatzea. | Joseba Sarriegi | Ez dago |
| EUSKAL DANTZA | LH1-2 Asteartea eta osteguna 15:45-16:45 LH3-4 Astelehena eta asteazkena 15:45-16:45 | 21€/hilabetea | – Euskal dantzak ikastea. – Euskal kultura ezagutzea. – Koordinazioa eta oreka lantzea. – Erritmoa garatzea. – Talde-lana sustatzea. – Tradizioez gozatzen ikastea. | Adaxka Dantza Taldea | 8 gutxienez |
| ANTZERKIA | LH3-4-5-6 Ostirala 15:45-16:45 | 25€/hilabetea | – Adierazpen artistikoa eta interpretazioa lantzea. – Ahozko komunikazioa eta Euskara aberastea. – Irudimena eta sormena garatzea. – Talde-lana eta elkarlana sustatzea. – Autoestimua eta jendaurrean aritzeko konfiantza indartzea. – Emozioak adierazten eta antzerkiaz gozatzen ikastea. | Mikel Sarriegi | 6 -14 bitartean |
| MUSIKA | HH4-5 Astelehena 15:45-16:45 LH1-2 Asteazkena 15:45-16:45 | 18€/hilabetea | – Erritmoa eta entzumena garatzea. – Ahotsa eta adierazpena lantzea. – Instrumentuak ezagutzea. – Koordinazioa eta memoria hobetzea. – Talde-lana sustatzea. – Musikaz gozatzen ikastea. | Educaitum | 8 gutxienez |
| ABAKOA | HH4-5 Asteazkena 15:45-16:45 LH1-2 Asteartea 15:45-16:45 | 24€/hilabetea | – Kalkulu mentala garatzea. – Zenbakien ulermena hobetzea. – Abiadura eta zehaztasuna lantzea. – Kontzentrazioa indartzea. – Arrazoiketa logikoa sustatzea. – Matematikekiko konfiantza handitzea. | Tximeleta | 6 -14 bitartean |
| EXPERI-ZIENTZIA | LH1-2 Ostirala 15:45-16:45 LH3-4 Asteazkena 15:45-16:45 | 26€/hilabetea | – Esperimentuak egitea. – Pentsamendu zientifikoa garatzea. – Sormena eta jakin-mina sustatzea. – Manipulazioa eta behaketa lantzea. – Talde-lanean aritzea. – Ingurunea ulertzea. | Educaitum | 8 gutxienez |
| ARTE TAILERRA | LH1-2-3-4-5-6 Osteguna 15:45-16:45 | Astean x1 25€/hilean Astean x2 45€/hilean | Pintura, marrazketa, eskulanen eta lettering bitartez, teknika ezberdinak ezagutuko dituzte. – Sormena garatzea. – Marrazketa eta pintura lantzea. – Eskulanak egitea. – Irudimena sustatzea. – Trebetasun artistikoak garatzea. – Adierazpen pertsonala indartzea. | Jessica Lorenzo @coloreandoestrellas | 6 -14 bitartean |
| ROBOTIKA ETA BIDEOJOKOEN PROGRAMAZIOA | LH3-4 Asteartea 15:45-16:45 LH5-6 Asteazkena 15:45-16:45 | 35€/hilabetea | – Programazioaren oinarriak ikastea. – Pentsamendu logikoa garatzea. – Arazoei irtenbideak bilatzea. – Proiektu eta joko txikiak sortzea. – Sormena eta berrikuntza sustatzea. – Teknologia modu aktiboan erabiltzea. | Barne Formakuntza | 10 gutxienez |
| BOLEIA | LH5-6 Asteartea eta osteguna 15:45-16:45 | 25€/hilabetea | – Oinarrizko teknikak ikastea. – Talde-lana sustatzea. – Koordinazioa eta mugikortasuna lantzea. – Egoera fisikoa hobetzea. – Erreflexuak eta erreakzioa garatzea. – Kirolaz eta talde giroaz gozatzea. | Suge Trebeak | 8 gutxienez |
| XAKEA | Zehazteke | ¿? | – Pentsamendu estrategikoa garatzea. – Kontzentrazioa lantzea. – Erabakiak hartzen ikastea. – Arazoak konpontzeko gaitasuna indartzea. – Pazientzia eta planifikazioa lantzea. – Pentsatzen gozatzen ikastea. | Gipuzkoako Xake federazioak | 10 gutxienez |
| INGELESA | LH3-4 Asteartea 15:45-16:45 LH5-6 Ostirala 15:45-16:45 | Astean x1 35€/hilean Astean x2 55€/hilean | – Ahozko komunikazioa lantzea. – Entzumena hobetzea. – Hiztegia zabaltzea. – Jolasen bidez ikastea. – Beste hizkuntza batekin naturaltasunez aritzea. – Konfiantza irabaztea komunikatzeko. | Lila Martinez eta Ainara Cerezo | 6 -14 bitartean |
| FRANTSESA | LH3-4 Ostirala 15:45-16:45 LH5-6 Asteartea 15:45-16:45 | Astean x1 35€/hilean Astean x2 55€/hilean | – Mugaz gaindiko biziagunekin elkar ulertzeko oso baliagarria. – Hizkuntza berriak ikasi eta aukerak zabaltzen ditu. – Kultura desberdinak ezagutzeko aukera ematen du. | Lila Martinez eta Ainara Cerezo | 6 -14 bitartean |
Izen-emate orria
Eskolaz kanpoko aktibitate hauetarako izen-emateko epea abuztuaren 24tik irailak 20ra egongo da zabalik.