Aisialdirako izen-ematearen ordainketa

Aisialdirako izen-ematearen ordainketa

25,00

Iazko ikasturte erdialdean Txingurri Bihurri aisialdi taldea martxan jarri genuen eta arrakasta itzela izan zuen: 200 ikasle baino gehiago animatu ziren bertan parte hartzera.

GARRANTZITSUA: Ez ahaztu erosketa saskian ikaslearen datuak (izen-abizenak eta ikasturtea) gehitzea.

Izena emateko azken eguna: urriaren 7a.

Agortuta

Deskribapena

Aurten ere abian da Txingurri Bihurri, eta oraingoan ikasturte osorako gainera!

Gogoan izan:

  • LH3tik DBH4ra bitarteko Txingudi Ikastolako ikasleei zuzenduta dago. Jakina,
    ez dira denak elkarrekin ibiliko: adinaren araberako taldeak eta jarduerak antolatuko
    dira.
  • Talde bakoitza bi astean behin elkartuko da, larunbat arratsaldez Txingudi
    Ikastolaren DBHko eraikinean. Noizean behin egun osoko jarduerak egingo dituzte. ✔ Helburu nagusia euskaraz ondo pasatzea da. Beraz, ezinbestekoak izango dira honako bi osagai hauek: euskararekiko jarrera positiboa eta ondo pasatzeko gogoa.
  • Nahi duenak soilik hartzen du parte. Behartuta datorrenak ez du, gutxienez, ezinbesteko bi osagaietako bat izango, ondo pasatzeko gogoa, alegia.

Izena emateko azken eguna: urriaren 7a.

 

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.