Txingudiko Guraso Elkartearen Kamiseta

Txingudiko Guraso Elkartearen Kamiseta

20,00

Txingudi Ikastolako ikasle eta familia guztien kamiseta. Diseinu berezia, Txingudiren nortasuna edo izaera irudikatzen. Kalitatezko kamiseta bat, gertuko empresa eta langileek ekoiztutakoa.

Oharra: Eskariak, hilabete amaieran egingo dira, beti ere gutxienez 40 kamiseta batzera iristen denean.

SKU: E/E Kategoria Etiketa:

Deskribapena

Ohar garrantzitsua: Dortsal zenbakia eta/edo izena duen kamiseta aukeratzen baduzu, gehitu dortsala eta izena eskaera-oharretan ordaintzera zoazenean (Informazio gehigarria-ren atalean).


Aurreko denboraldian (2021-2022) sortutako bolei taldeko jokalariek, kirol kamiseta bat egitea eskatu ziguten, eta beste hainbat gauzetan bezala, laguntzeko prest azaldu ginen. Hala ere, horrek suposatuko zuen inbertsio ekonomiko eta lanak kontutan izanik, hainbat gauza kontutan hartu nahi genituen:

  • Kalitatezko kamiseta izan behar zuen, denbora luzez irauteko.
  • Gertuko empresa eta langileek ekoiztutakoa.
  • Gertuko babesle (sponsor) bat bilatzen saiatzea eta egokia aldi berean (etikoa).
  • Ikastolako ikasle eta familia guztien kamiseta bilakatzen saiatzea (LH+DBH).
  • Diseinu berezia, Txingudiren nortasuna edo izaera irudikatzea (baloreak).

Kamisetaren diseinua eta ekoizpenerako ezarri genituen baldintzak betetzea, kamiseta garestituko zuela onartu genuen, are gehiago, babeslerik aurkitu ez dugula kontutan izanik. Beraz denok jakin behar dugu kamiseta Guraso Elkarteak sortu eta ordaindua dela.

Kamiseta oso berezia da. Hasieran aipatutako baldintzak eta betebeharrak errespetatzea zaila bezain garrantsitsua izan da guretzat. Beraz, hartutako lan eta konpromezu hori, kamiseta jazten duenak kontutan hartzea nahi dugu.

Kamiseta elastiko bat baino askoz gehiago da. Txingudiko izaera irudikatu nahi duen larruazala balitz bezala sentiaraztea nahi dugu. Kontzientzia landu, pertsonak hezi eta “janzten” diren balore eta esanahiak barneratu, eta praktikan jartzea nahi dugu. Kamisetaren bitartez, gizartea eragiteko eredu gisa baliatzea. Baloreak “modan” jartzea.

Informazio gehigarria

Neurria

4 urte, 6 urte, 8 urte, 10 urte, 12 urte, 14 urte, S, M, L, XL, XXL