Apirilaren 18 eta 19anASTEBURU OSOKO irteera egingo dugu LH3-4koekin Zarautzeko aterpetxera. Larunbatean goizeko 9:30tan BELASKOENEAKO TOPO GELTOKIAN geldituko gara eta, igandean 14:00tan ere BELASKOENEAKO TOPO GELTOKIANelkartuko gara. (Ordutegia gutxi gorabeherakoa da, xehetasunetan zehaztuko da)
Jarduera honetako prezioa 59€-koa izango da, eta asteburuko ekintzak (surf eta ginkana), dieta (afaria, gosaria eta hamaiketakoa), eta aterpetxea barne daude. Hortaz aparte, haur bakoitzak bere MUGI txartela ekarri beharko du (kargatua, noski), Zarautzera topoz joango gara eta.
Plaza mugatuak izango dira; hain zuzen ere, izena eman eta ordaintzen duten lehen 48ak joango dira. Horretarako, beheko galdetegia bete eta ordainketa egin beharko duzue. Biak egin behar dira; bestela, izen ematea ez da onartuko. Izena emateko azken eguna martxoaren 22aizango da, igandea. Hortaz, ez galdu denborarik eta azkar apuntatu!
Behin izen-emate epea itxita, txingurribihurri.hezitzaileak@gmail.com helbidetik izen-ematearen konfirmazioa eta xehetasun guztiak jasoko dituzue (ekarri beharrekoak, topaketa ordua etab.). Horrez gain, edozein zalantza izanez gero ere, aurreko helbide elektronikora idatzi dezakezue.
Horrez gain, aterpetxeak eskatzen duen bezala, zuen seme-alabek dieta berezirik edo alergia/intolerantziarikbaduten eskatzen dugu. Ez badira horiek zehazten, EZ DIRA KONTUAN HARTUKO.
Azkenik, lau ohar garrantzitsu:
- Irteera hauek aisialdia euskaraz gozatzeko antolatzen dira: euskaraz egiteko edota ahalegintzeko asmo eta interesik ez izatea, jarrera desegokitzat hartuko da eta familiekin hitz egingo da, proiektuaren helburu nagusia zapuzten duelako. Beraz, gogoan izan euskararekiko jarrera egokia izatea EZINBESTEKOAdela eta, bestela, ez dagoela inor etortzera behartuta.
- Irteeretara gailu elektronikoak(smartphone, tablet, smartwatch, walkie talkie…) edota dirua ekartzea GUZTIZ DEBEKATUTAdagoela gogorarazten dizuegu.
- Behin izen-emate epea bukatuta, EZ DA DIRUA ITZULIKO, txango osoa kolokan jar lezake eta.
- Irteeran zehar, EZINdira FAMILIAKjarduerara GERTURATU, egoera berezi batean ez baldin bada.
Besterik ez, sekulako gogoa dugu zuekin berriro elkartzeko, anima zaitezte!


Izen-ematea
Sorry. This form is no longer available.