Zaintza zerbitzua ekainean

Familia kontziliazioan laguntzeko helburuarekin, Txingudiko Gurasoen Elkarteak zaintza-zerbitzua eskainiko du ekainaren 11tik 18ra bitartean. Zaintza-zerbitzuak hurrengo baldintzak izango ditu:

  • Bazkaltzen geratzen diren ikasleentzako zerbitzua izango da.
  • Gurasoek zaintza zerbitzuko ordutegia errespetatu beharko dute.
  • Zerbitzu honek 40 € balio du (ikasle bakoitzeko). Kuota batean egun guztietako zaintza zerbitzua ordaindu beharko da (banakako egunak ezin izango dira hartu). Zaintza zerbitzua hasi baino lehenago ordaindu beharko da.
  • RGI/DBE onartua duten familiei %50eko obaria ezarri ahalko zaie. Hortarako, dirulaguntzaren eskuradunak diren frogagiria aurkeztu beharko dute.
  • Zerbitzua 13:45etan hasi eta 15:45etan amaituko da.
  • Gurasoek ikastolara etorri beharko dute ikasleak jasotzera. 15:00etatik aurrera (ordu laurdenero), zuen seme-alabak jasotzeko aukera izango duzue. Hau da; 15:00etan, 15:15etan, 15:30etan eta 15:45etan.

Izen-ematea honako formularioaren bidez egingo da.

Zalantzatzarik izanez gero, Guraso Elkartearekin harremanetan jarri:

  • info@txingudikogurasoak.eus edo 691397577 telefonora deituz.

Izen-ematea

Sorry. This form is no longer available.

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.