EROSI ETA IKASI IRUNEN UDAL PROGRAMA

Irungo Udalak eskola materiala erosteko “Erosi eta Ikasi Irunen” izeneko diru laguntzen deialdi berria abian jarri du. Laguntzaren zenbatekoa Errentaren araberakoa izango da,  gehienez 100€.

Epea: uztailaren 1etik irailaren 30era arte.

Deialdi honetan parte hartzeko interesa duzuenok, Gurasoen Elkarteko posta elektronikora (txingudi.gurasoak@gmail.com) mezu bat idatzi behar duzue zuen seme-alaben eskola materialaren gastuen faktura eskatzeko. Guraso Elkarteak faktura igorriko dizue eta zuek faktura jaso ondoren, www.irun.org/sac bitartez eskaria egin beharko duzue. Tramitea burutzeko nahitaezkoa da Irun Txartela (edo beste ziurtagiri digitalen bat: NA elektronikoa, Izenpe txartela…) edukitzea. Txartela ez baduzue www.irun.org helbidean edo 010ean eskatu behar duzue.

 Faktura nahi duzuenok datu hauek adierazi behar dizkiguzue:

  • Ama edo aitaren izena, abizenak, helbidea eta NAN zenbakia
  • Seme-alabaren izena, abizenak eta ikasturtea.

Faktura eskatzeko baldintza bakarra da Gurasoen Elkarteko hileroko kuoten ordainketa eguneratua edukitzea. Informazio gehiago duzu beheko irudian kilkatuz.

material-erosketa-irungo-udala-irudia

 

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.