Irungo Udalak eskola materiala erosteko “Erosi eta Ikasi Irunen” izeneko diru laguntzen deialdi berria abian jarri du. Laguntzaren zenbatekoa Errentaren araberakoa izango da, gehienez 100€.
Epea: uztailaren 1etik irailaren 30era arte.
Deialdi honetan parte hartzeko interesa duzuenok, Gurasoen Elkarteko posta elektronikora (txingudi.gurasoak@gmail.com) mezu bat idatzi behar duzue zuen seme-alaben eskola materialaren gastuen faktura eskatzeko. Guraso Elkarteak faktura igorriko dizue eta zuek faktura jaso ondoren, www.irun.org/sac bitartez eskaria egin beharko duzue. Tramitea burutzeko nahitaezkoa da Irun Txartela (edo beste ziurtagiri digitalen bat: NA elektronikoa, Izenpe txartela…) edukitzea. Txartela ez baduzue www.irun.org helbidean edo 010ean eskatu behar duzue.
Faktura nahi duzuenok datu hauek adierazi behar dizkiguzue:
- Ama edo aitaren izena, abizenak, helbidea eta NAN zenbakia
- Seme-alabaren izena, abizenak eta ikasturtea.
Faktura eskatzeko baldintza bakarra da Gurasoen Elkarteko hileroko kuoten ordainketa eguneratua edukitzea. Informazio gehiago duzu beheko irudian kilkatuz.
