Aparkalekuko eta ikastolako sarbideko egoera hobetzeko kolaborazioa

Ikasturte hasiera honetan, berriro ere arazoak izaten ari gara Ikastolako sarrera eta irteera orduak bete daitezen. Aparkalekuko eta ikastolako sarbideko trafikoa hobetzearren, laguntza eskatzen dizuegu.

  1. Zuen seme-alabek autobusa erabiltzeko eskubidea badute, ekidin goizean kotxez ekartzea eta arratsaldean bila etortzea. Zenbat eta auto gutxiago sartu gure aparkalekuan, hobeto funtzionatuko dute autobusek.
  2. Zuen seme-alabak autoz ekartzen badituzue edo haien bila etortzen bazarete, aukerarik egokiena da hipikaren inguruan aparkatu eta handik oinez etortzea. Gure aparkalekuan sartzen bazarete, errespetatu itzazue BETI autobusen geltokiak eta Bus-erraila. Halaber, aparkatzen duzuenean, kontuan hartu 7 autobus igaro behar direla errepide estu horretatik eta nahikoa dela gaizki aparkatutako auto bat autobus guztiak blokeatzeko..
  3. Beste aldetik, oroitu nahi dizuegu Irunbuseko L1 linea, Ikastola ondoko geltokiraino jaisten dela ikasleen sarrera eta irteera orduetan eta beraz, aukera egokia da autoarekin Ikastolara etorri behar ez izateko.

Utzi iruzkina