Ikasturte hasiera honetan, berriro ere arazoak izaten ari gara Ikastolako sarrera eta irteera orduak bete daitezen. Aparkalekuko eta ikastolako sarbideko trafikoa hobetzearren, laguntza eskatzen dizuegu.
- Zuen seme-alabek autobusa erabiltzeko eskubidea badute, ekidin goizean kotxez ekartzea eta arratsaldean bila etortzea. Zenbat eta auto gutxiago sartu gure aparkalekuan, hobeto funtzionatuko dute autobusek.
- Zuen seme-alabak autoz ekartzen badituzue edo haien bila etortzen bazarete, aukerarik egokiena da hipikaren inguruan aparkatu eta handik oinez etortzea. Gure aparkalekuan sartzen bazarete, errespetatu itzazue BETI autobusen geltokiak eta Bus-erraila. Halaber, aparkatzen duzuenean, kontuan hartu 7 autobus igaro behar direla errepide estu horretatik eta nahikoa dela gaizki aparkatutako auto bat autobus guztiak blokeatzeko..
- Beste aldetik, oroitu nahi dizuegu Irunbuseko L1 linea, Ikastola ondoko geltokiraino jaisten dela ikasleen sarrera eta irteera orduetan eta beraz, aukera egokia da autoarekin Ikastolara etorri behar ez izateko.