Aurreko zirkularrean gogoratu genizuen moduan, ikasturte honetan ere, Guraso Elkarteak hainbat jarduera antolatu eta finantzatuko du jangela garaian euskara sustatu eta elkarbizitza hobetzeko helburuekin. Jarduera horiei buruzko informazioa gelan bertan jasoko dute ikasleek datorren astean, eta orduan izena emateko aukera ere, izango dute. Jarduera horiei buruzko informazio osoa ikusi nahi baduzue, hurrengo estekara jo dezakezue.