Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA: Eguna ospatzen da. Horren harira, jakinarazi nahi dizuegu Ikastolan hainbat aktibitate burutu direla eta beste batzuk burutuko direla gai horren inguruan ikasleriaren sentsibilizazioa lortzearren. Konkretuki, Lehen Hezkuntzako 3. eta 5. mailetako ikasleek berdintasunerako tailerrak burutu dituzte Gaurko Andreak emakume taldearen begiraleen eskutik. Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako ikasleek hezkuntza afektibo-sexuala landu dute Lilima taldeko begiraleen laguntzaz. Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek, abenduaren hasieran, berdintasunean oinarritutako tailerrak burutuko dituzte Clara Campoamor elkartearen eskutik. Horrez gain, Ikastolako hezkidetza batzordearen ikasturteko jarduera planean jasota ditugu berdintasunean hezteko konpromisoak eta hori gure programazioetan islatzen da egunerokoan.
Gure hezkidetza planaren helburuekin bat datorren “Indarkeriaren aurkako ahotsak” ekitaldia burutuko da bihar, Irungo Zabaltza plazan, 10:30-13:30 eta 17:00-19:00. Ekitaldi horretan, biztanle orok aukera izango du indarkeriaren aurkako mezuak idazteko. Hortaz, lerro hauen bidez, dei egiten dizuegu ekimen horretan parte hartzera. Hemen duzue azaroaren 25a dela eta Irunen antolatu diren ekimenak.

Utzi iruzkina