Greba deialdia abenduaren 12rako

ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuak hezkuntza publikoko langileen lan baldintzak hobetzeko aurrera eramaten ari diren mobilizazioen barruan, datorren astearterako, abenduaren 12rako, hezkuntza publikoko langile guztiak egun osoko lan uztea egitera deituak daude. Gure kasuan, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekin lan egiten duten Hezkuntzako Laguntzaile Espezialistak (hezitzaileak) eta irakasleak daude deituak greba deialdi horretan parte hartzera. Aurreko deialdiek izan duten jarraipena kontuan harturik, aurreikusten dugu aipatu grebak eragin zabala izango duela gure ikastetxean, baina oraindik ez daukagu datu zehatzagorik. Datorren astelehenean beste zirkular bat bidaliko dugu une horretan izango dugun informazioarekin

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.