Hauspo Proiektua

Txingudi BHIk Hezkuntza Sailak deitu duen Hauspo Proiektuan parte hartu nahi du.

Proiektu honen bitartez honako helburu hauek lortu nahi ditugu:

  • Beharrak dituzten ikasleei laguntza ematea: Ikasgai batzuetan arazoak dituztenak edo joan den ikasturtetik pendiente dituztenak edo indartu nahi dituztenak, hori guztia familientzako kostu ekonomiko gehigarrik izan gabe.
  • Eskolako emaitzak hobetzea.
  • Etapa honetan gakoa den irakasle, ikasle eta familien arteko komunikazioa indartu.

Proiektu honek ikastetxearen antolakuntza pedagogikoan hainbat aldaketa ekarriko lituzke. Garrantzitsuena eskolako ordutegiari dagokiona da:

  • Eskola ordutegia: 8:00 – 14:00 asteko bost egunetan, ikasleei dagozkien ordu lektibo guztiak barne.
  • 14:00 – 14:50: Jangela zerbitzua.
  • 15:00etatik aurrera:
    • Ikasgaietan indartze ekintzak, zeozer pendiente duten ikasleei laguntza, ikastetxearen baliabideak erabilpena (liburutegia, informatika gelak), Guraso Elkarteak antolatzen dituen tailerrak eta bestelako ekintzak, ikasleei eta familiei zuzendutako orientazio saioak.
    • Ikastetxearen irakasleok ekintzak bideratuko dituzte.
    • Aste bakoitzeko astelehen, astearte eta ostegunetan.
    • Urritik maiatza arte.

Proiektu honek duen garrantzia kontuan hartuz, datorren asteazkenean, maiatzaren 16an arratsaldeko 18:00etan, Txingudi BHIko Aretoan bilera batetara deitu nahi dizuegu. Bertan, Zuzendaritza taldeak gaiaren inguruan izan ditzakezuen zalantzak argitzen saiatuko da.

Utzi iruzkina