Ikastola Eguna 2018

Dakizuen moduan, bihar, ekainaren 2an,  “Ikastola Eguna” ospatuko dugu. Aurreko zirkular batean aipatu genizuenez, aurten jaialdia goizean bakarrik ospatuko da. Hemen duzue egitaraua eta hemen aktibitate desberdinen kokapena.

SARRERA:

  • 10:00etan Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleak Haur Hezkuntzako atea nagusian jasoko dituzte irakasleek
  • Adaxka Dantza Taldekoak, Kantu Tailerrekoak eta Famakoak ere, 10:00etan sartuko dira Haur Hezkuntzako atetik.
  • Gurasoei 10:05ean Lehen Hezkuntzako ataka zabalduko zaizue.
  • Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleak 10:45ean geldituko dira tutoreekin pistan, aldez aurretik adostutako tokian.
  • Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleak 10:45ean geldituko dira tutoreekin Lehen Hezkuntzako atakan.
  • Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleak 11:15ean geldituko dira tutoreekin pistan, aldez aurretik adostutako tokian.

OHARRAK: 

  • Hamaiketakoa emango zaie emanaldian parte hartuko duten ikasleei.
  • Ahal duzuen neurrian, saihestu zuen auto partikularrean Ikastolaraino etortzea. Etor zaitezte oinez edo erabil ezazue garraio publikoa. Hala ere, Ikastola ondoko aparkalekua zabalik egongo da.
  • Elkarbizitza: ohiko eskola arauak betetzea eta elkarbizitza kontutan hartzea eskatzen dugu.
  • Gogoratzen dizuegu eskola barruan ezin dela erre.
  • Euskara: Euskararen erabilera sustatzeko dugun konpromisoa gogoan izatea eskatzen dizuegu.
  • Kontutan hartuta “Eskola Jasangarria” dela gurea, zaborra bereiztea eta dagokion zaborrontzira botatzea eskatzen dizuegu.
  • Laguntzeko izena eman duzuen gurasoekin 8:30ean geratuko gara idazkaritzan

Utzi iruzkina