Dakizuen moduan, bihar, ekainaren 2an, “Ikastola Eguna” ospatuko dugu. Aurreko zirkular batean aipatu genizuenez, aurten jaialdia goizean bakarrik ospatuko da. Hemen duzue egitaraua eta hemen aktibitate desberdinen kokapena.
SARRERA:
- 10:00etan Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleak Haur Hezkuntzako atea nagusian jasoko dituzte irakasleek
- Adaxka Dantza Taldekoak, Kantu Tailerrekoak eta Famakoak ere, 10:00etan sartuko dira Haur Hezkuntzako atetik.
- Gurasoei 10:05ean Lehen Hezkuntzako ataka zabalduko zaizue.
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleak 10:45ean geldituko dira tutoreekin pistan, aldez aurretik adostutako tokian.
- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleak 10:45ean geldituko dira tutoreekin Lehen Hezkuntzako atakan.
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleak 11:15ean geldituko dira tutoreekin pistan, aldez aurretik adostutako tokian.
OHARRAK:
- Hamaiketakoa emango zaie emanaldian parte hartuko duten ikasleei.
- Ahal duzuen neurrian, saihestu zuen auto partikularrean Ikastolaraino etortzea. Etor zaitezte oinez edo erabil ezazue garraio publikoa. Hala ere, Ikastola ondoko aparkalekua zabalik egongo da.
- Elkarbizitza: ohiko eskola arauak betetzea eta elkarbizitza kontutan hartzea eskatzen dugu.
- Gogoratzen dizuegu eskola barruan ezin dela erre.
- Euskara: Euskararen erabilera sustatzeko dugun konpromisoa gogoan izatea eskatzen dizuegu.
- Kontutan hartuta “Eskola Jasangarria” dela gurea, zaborra bereiztea eta dagokion zaborrontzira botatzea eskatzen dizuegu.
- Laguntzeko izena eman duzuen gurasoekin 8:30ean geratuko gara idazkaritzan