Euskararen nazioarteko eguna eta Euskaraldia

Astelehen honetan, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna eta Euskaraldiaren amaiera ospatu zen eta Ikastolan bat egin genuen ospakizunarekin. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta langile guztiek parte hartu zuten jaialdi bat antolatu genuen Lehen Hezkuntzako jolas lekuan eta bertan, adin desberdinetako ikasleek eskaini zizkiguten abestiez, dantzez, bertsoez… ederki gozatu genuen.

Beste aldetik, lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu zuei guztiei eskerrak emateko Euskaraldiaren harira, Ikastolatik proposatu dizkizuegun ekimenetan parte hartzeko erakutsi duzuen ilusioagatik eta motibazioagatik. Estimatzekoa da, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleen familien aldetik, “zuretzat euskara zer da?” ekimenari erantzunez, jaso dugun erantzuna, mezu aberats eta eraikitzaile ugari helarazi dizkiguzue eta.

Azkenik, esker berezi bat eskaini nahi dizuegu geletako guraso arduradunei zuen geletako gurasoen artean egin duzuen sustatzaile lan bikainarengatik.

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.