Txingurri Bihurri bueltan da!

Ikasturte honetan ere Txingurri Bihurri aisialdi taldea martxan jarriko da, eta aurreko urteko esperientzia eta balorazioak kontuan izanda, BERRIKUNTZA batzuekin dator:

  • Ez da aisialdi taldean izenik eman beharko, hau da, LH3tik DBH2ra bitarteko Ikastolako ikasle guztiei irekia izango da, eta irteera bakoitzean eman beharko da izena.
  • Ikasleak hiru txandatan banatuko dira: LH 3-4, LH 5-6, DBH 1-2, hain zuzen ere.
  • Hilabetean behin elkartuko dira, LH 3-4 eta LH 5-6 txanden kasuan; DBH 1-2 txandakoak, berriz, hiru hilabetean behin.
  • Izen-emate epea irteera bakoitza baino 3 aste lehenago irekiko da, eta handik astebetera itxi. Plaza mugatuak izango dira eta izen-emate ordenaren arabera beteko dira.
  • Ikasturte honetako irteera guztiak egun osokoak izango dira. Txango bakoitzean zehaztuko dira irteera eta itzulera ordua eta lekua, baita eraman beharrekoak ere.
  • Txango batzuetan parte hartu ahal izateko diru kopuru bat ordaindu beharko da (sarrerak, garraioa…). Hala ere, arrazoizko diru kopurua izaten ahaleginduko da, denentzat eskuragarri egon ahal izateko. Horretarako, Guraso Elkarteak kostuen zati bat bere gain hartuko du.

Berrikuntza horiez gain, GOGOAN IZAN Txingurri Bihurri aisialdi taldearen helburu nagusia

  • EUSKARAZ ONDO PASATZEA dela.
  • EZ du zentzurik zuen seme-alaba GOGOZ KONTRA etortzeak.
  • EUSKARAZ egiten AHALEGINTZEKO eta horren aldeko jarrera izateko

KONPROMISOA eskatuko zaio.

Bestalde, GAILU ELEKTRONIKOAK (mugikorrak, tabletak, smartwatch, walkyak…) ekartzea DEBEKATUTA dagoela jakinarazten dizuegu. Ekarriz gero, ez dugu inongo ardurarik hartuko.

Oraingoz besterik ez, espero dugu proiektua eta berrikuntzak zuen gogokoak izatea. Laster, urrian, izango duzue lehen txangoen berri. Zuekin bertan elkartzea, ondo pasatzea eta, batez ere, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko ohitura hartzea gustatuko litzaiguke.

Laster arte!

Txingudi Ikastolako Guraso Elkartea.

Oharra: ikasleen erantzunaren arabera, datorren ikasturteari begirako aldaketetara irekia dago proiektua, bai maiztasunari dagokionez, baita beste mailetara irekitzeari dagokionez ere (DBH 3-4, esaterako)