Dagoeneko batzuek jakingo duzue, baina oraindik ez dakizuenei jakinarazten dizuegu aurtengo ikasturtean ere Txingurri Bihurri aisialdi taldea martxan jarri dugula, gure umeek jarduera ezberdinak euskaraz gozatu ahal izateko. Zenbait larunbatetan egun osoko txangoak egiten dituzte (eta LH5 eta 6koek asteburu pasa bat), gurasorik gabe eta begirale batzuek lagunduta.
Era berean, mezu honekin batera, ikasturte hasieran bidaltzea ahaztu zitzaigun Txingurri Bihurriren txangoen egutegia helarazten dizuegu, zuen seme-alabei txangoa noiz egokituko zaien jakiteko eta familiak antolatu ahal izateko.
Besterik ez, anima itzazue zuen seme-alabak parte hartzera, oso ondo pasatuko dute eta, gainera, haien artean euskararen erabilera sustatuko duzue.
Egutegia