GURASO ESKOLA MARTXAN DAGO

Nork ez du izan bere seme-alaben hezkuntzarekin zalantzaren bat edo beste? Egokia izango al da hau gure seme-alabentzat? Bada, Guraso Eskola Guraso Elkarteak familiei begira antolatzen duen orientazio eta formazio zerbitzua da. Haurren heziketan familiei sortzen zaizkien zalantzak argitzeko eta espazio komun bat konpartitzeko sortu zen eta aurreskolatik nerabezarora doan haurraren garapenaren inguruan adituak parte hartzen dute.

Era berean, familiek galde dezakete, baita ere, euren seme-alaben garapen sozio-emozional, kognitibo edota psikomotorra hobetzeko prebentzio-estrategia edo hezkuntza-jarraibideei buruz.
Izenematea zabalik dago eta txingudi.guraso.eskola@euskalerria.org helbidera idatzi edo  678 465504 telefonora deitzea besterik ez duzu. Taldeak antolatzeko, izen-deiturak, seme-alabaren izena eta taldea, zein taldetarako ematen den izena, posta elektronikoa eta telefonoa (ahal dela eskukoa) eman behar dira izena egiterakoan. Gure seme-alabek merezi dutelako parte hartu!!!
GURASO ESKOLAREN PROGRAMA IRAGARTZEKO ZIRKULARRA
Guraso Eskola

Utzi iruzkina