Dakizuen bezala 2011-2012 ikasturtean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ordutegiak bateratu dira. Horrek, haurrak Ikastolara eramateko garraio-zerbitzua berrantolatu eta optimizatzea behartu gaitu. Ahalaegin handi honetan, alta, ZUEN LAGUNTZA BEHAR-BEHARREZKOA DUGU PARADETAN. Beraz, Txingudi Ikastolako Guraso Elkartetik honako eskaria egiten zaie gurasoei:
– Geltoki bakoitzea bi ilara egin behar dira:
- 1. ilara autobusaren aurreko atetik sartzeko egingo da eta hemen HH eta LHko 1. eta 2. mailako haurrak jarriko dira.
- 2. ilara autobusaren atzekaldeko atetik sartzeko egingo da eta LHko 3., 4., 5. eta 6. mailako haurrak jarriko dira. Atzeko ate honetan haurrei laguntzeko GELTOKIKO GURASOREN BAT ARDUTZEA ESKATZEN DIZUEGU, ARREN.
Uste dugu horrela eginda denbora aurrezteaz gain, zerbitzua optimizatzen dela. Eskerrik asko, aldez aurretik.
Txingudi Ikastolako Guraso Elkartea