Gure seme-alabak Ikastolara eramatea ez da nahikoa euskara behar bezala ezagutzeko eta erabiltzeko. Familia giroan hizkuntza dastatzea, entzutea, gozatzea…ezinbestekoa da. Bide honetan gurasook ere ahalegin bat egin behar dugu ez dakigun euskara ikasten edo dakiguna hobetzen. Horregatik, AEK-k gurasoei begira antolatzen dituen taldeen berri eman nahi dizuegu (beheko irudian klikatuta informazioa eskuratuko duzu). ANIMATU ZAITEZTE MEREZI DU ETA! GURE SEME-ALABEK MEREZI DUTE ETA!
