Gure seme-alaben heziketa abentura bat da. Baina abentura zirraragarri horretan ez ditugu erantzun guztiak. “Ondo ari al gara?” “Guri bakarrik pasatuko zaigu hau?” eta honelako galderak maiz datoz gure burura. Horregatik, urte batzuk dira Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteak profesionalek gidatutako familiei begirako Orientazio Zerbitzua eskaintzen duela Guraso Eskolaren bitartez, gure seme-alaben hazkuntzan eta heziketan sortzen zaizkigun zalantzei aurre egiteko. Bi modu daude izena emateko: telefonoz 666 466 794 telefonora deituta edo on-line BEHEAN AGERTZEN DEN “IZENEMATEA”aren klikatuz eta agertzen den galdetegia betez. Informazio gehiago beheko hiru dokumentuetan duzu .Merezi duelako eta gure seme-alabek merezi dutelako parte hartu!
– IZENEMATEA EGITEKO KLIKATU HEMEN GAINEAN
– HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEN GURASOENTZAT ZIRKULARRA
– LEHEN HEZKUNTZA 1. MAILATIK 5. MAILA BITARTEKO IKASLEEN GURASOENTZAT ZIRKULARRA
– LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILA ETA DBHko IKASLEEN GURASOENTZAT ZIRKULARRA


