Honatx Txingudi Ikastolako Zuzendaritza taldearen Zirkularren Boletina:
“GURASO ESTIMATUAK:
- 2013-2014 IKASTURTEA: ikasturte berri honetan ongi etorria eman nahi dizuegu. Esan ere, aurreko ikasturtetan bezala, zuekin kontatzen dugula denon artean, lana aurrera ateratzeko.
- WEB ORRIA: gure web orria BLOG-a bihurtzen ari gara. Aurrerantzean, honako hau izango da: www.txingudikastola.hezkuntza.net
- GURASOAK EUSKARAZ: aurten ere, gurasoentzako Euskara ikastaroak martxan jarriko dira. ZUEN SEME-ALABEN HEZIKETAN OSO GARRANTZITSUA DA ZUEN AHALEGINA. Hori dela eta, aurreko egunetan bidali dizuegu dagokion informazioa.
- ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK: arratsaldeko Eskolaz Kanpoko Jardueren egitaraua bidaltzen dizuegu. Eguerditako Eskolaz Kanpoko tailerren eskaintza prestatzen ari gara, eta datorren astean jasoko duzue.
Informazio gehiago: http://txingudikoak.wordpress.com/
www.txingudikastola.hezkuntza.net
Agur bero bat.
ZUZENDARITZA
2013ko irailaren 12an”.

