Beheko irudiak klikatuta abenduaren 16an Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak igorritako zirkularren boletina eskuratu dezakezu. Bertan, bi dira gurasooi helarazten zaizkigun oharrak: batetik, abenduaren 20an, Santo Tomas eguna ospatu eta gero eskolak bukatuko direla eta jornada jarraia egingo dela egun horretan; bestetik zirkularren boletinen harpidetza elektronikoa gauzatzeko eman beharreko urratsetan akat baten berri ematen da. Irakurri arretaz oharrak! Ba al da papera aurrezteko eta, ondorioz, eskola jasangarria izateko boletinen harpidetza elektronikoa egitea baino modu hobeagorik?
