GURASO ESTIMATUAK:
AGENDA 21-ZIRKULARRAK KORREO ELEKTRONIKOZ: jakinarazten dizuegu, hemendik aurrera, informazio orokorreko zirkularrak, Ikastolako Blogeko harpidetza sistemaren bitartez bidaltzen hasiko garela, harpidetza egin duten gurasoei eta zirkularrak modu horretan jasotzeko adostasuna azaldu dutenei.
Beraz, paperean, zirkularrak modu horretan jasotzen jarraitu nahi duten gurasoei, bakarrik, bidaliko zaie. Oraindik egin ez baduzue, Blogeko harpidetza egin dezazuen eskatzen dizuegu: www.txingudikastola.hezkuntza.net:( zirkularrak posta elektronikoz.
JAIZUBIA HIPIKA EREMUKO APARKALEKUA: HIPIKA JAIZUBIAko ordezkariek jakinarazi digute, aparkalekuaren sarbidean langa bat jarri behar izan dutela; ibilgailuak aparkatzeko ditugun ohitura kaltegarrien ondorioz. IGErekin batera, gai hau bideratzeko ahaleginak egiten ari gara, garrantzi handia duelako aparkatzeko eremu hori erabili ahal izateak. Hortaz, aparkalekuaren erabilera egokia egin dezagun eta zaldien eremua ez eragozteko konpromisoa har dezagun eskatzen dizuegu.
IN REAL TIME (IRT) RUN WITH ETHIOPIA: “Abay” gorbernuz kanpoko erakundeak, Sport Mundi eta Hondarribiko Udaletxearekin elkarlanean, Etiopiaren aldeko Familiarteko I. lasterketa antolatu du Hondarribian. Martxoaren 30ean izango da, goizeko 11:15etan.
Hori dela eta, lasterketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Lasterketa izendatu arren, ez da kirol ekitaldi lehiakorra izango. Familia bereko kideek 2.700 metrotako distantzia egin beharko dute oinez, trostan, korrikan… ibilbidea burutzea da kontua.
Egun eta leku berean, goizeko 10:00etan, Hondarribia-Walmara IRT I. lasterketa egingo da. Hamar kilometro ditu probak, Etiopian eta Estatuko hainbat hiritan egingo da; aldi berean.
Bi proba horietako izen emateen bidez lortzen den dirua, Walmarako kirol-eskolako proiektua gauzatzeko erabiliko da. Batean zein bestean parte hartuz, Etiopiako ume eta gazteen artean kirolaren balioak sustatuko dituzue, eta zuen elkartasuna adieraziko diezu.
Izena emateko epea zabalik dago jada, webgune honetan: www.kirolprobak.com
Anima zaitezte!!!.