OHARRA “EROSI ETA IKASI” UDAL PROGRAMARI BURUZ

Irungo Udalak “Erosi eta Ikasi Irunen” programa abian jarri du. Programa iragartzeko Udalak “eskola materiala” laguntzeko dela iragarri du komunikabideetan. Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteak Ikastolako ikas materiala pagatzen duenez pentsa daiteke gurasoek ezin dezaketela diru-laguntza hori eskatu…

Bada, TXINGUDI IKASTOLAKO GURASOEK DIRU-LAGUNTZA HORI ESKATU DEZAKETE, ez baitu soilik eskola materiala laguntzen, honako hauek guztiak ere:

  • Idazteko materiala eta suntsigarriak
    Idazteko tresnak, koadernoak, orriak, Marrazketa Teknikorako materiala, informatikako kontsumigarriak…
  • Suntsigarria ez den materiala:
    Koadernoak, sailkatzekoak, artxibatzekoak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, motxilak, testu liburuak…
  • Eskolako jarduerako beharrezkoak diren janzteko artikuluak
    Eskolako uniformea, mantalak, betaurrekoak edo lentilla zuzentzaileak, gorputz-hezkuntzarako arropa eta oinetakoak…
  • Eskulanetarako elementuak
    Arte Hezkuntzarako, Hezkuntza Plastikorako eta Bisualerako, Teknologietarako edo Musikarako (argizariak, olio-pinturak, pinturak, pintzelak…) eskulan elementuak

Informazio gehiago: http://www.irun.org/eusk/3ayunta/subvencion_erosi_ikasi.asp

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.