ESKOLA ORDUZ KANPOKO JARDUERETARAKO HAINBAT PROPOSAMEN: ESKOLA-KIROLA

Eskola-kirola programaren gaineko Txingudi Ikastolako Zuzendaritzaren gutuna eta informazioa eskuratu dezakezu behean.

“Guraso agurgarriak:

Honen bitartez, jakinarazi nahi dizuegu Irungo ikastetxeek eta Irungo Udalak elkarlanean antolatzen dute Eskola Kirola programan izena emateko epea ireki dela.

Programa honen helburuen artean dago   adiskidetasun eta bizikidetza baloreak irakastea, hala nola, kirolaren bitartez euskara kaleratzea eta erabiltzea.

Izen-ematea:

Epea: irailaren 15etik 19ra

Nola: izen-emate fitxa bete bete behar da. Fitxa ikastetxean bertan, HAZ/SAC-en zein www.irun.org helbidean eskuratu daiteke.

Non: haurraren ikastetxean, edo Irun txartela bitartez www.irun.org web orrian eta autozerbitzu terminaletan (HAZ/SAC eta Azken Portu kiroldegian). (Irun txartelaren inguruko informazioa eskuratzeko sakatu hemen edo sartu www.irun.org )

Prezioa: 120,36 € epe bakarrean (urrian). Aukera dago bi epetan ordaintzeko, 60 € urrian eta 60,36 € urtarrilean

 Animatu nahi zaituztegu programan parte hartzera”


Eskola-kirola irudiaEK14 izenematea

Utzi iruzkina

Txingudiko Gurasoak
Pribatutasunari buruzko ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileari esperientziarik onena eman diezaiokegun. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, esaterako, webgunera itzultzen zarenean aitortzea eta gure taldeari interesgarriena eta erabilgarria iruditzen zaizun webgunearen atalak ulertzen laguntzea.