ZIRKULARREN BOLETINA (2015-09-18)

Beheko testuanTxingudi Ikastolako Zuzendaritza taldeak 2015eko irailaren 18an igorritako zirkularren boletina eta hainbat informazio eskuratu ditzakezu. Irakurri arretaz, arren, eta dagokion estekari edo beheko irudiari sakatu informazioa eskuratzeko.

GURASO ESTIMATUAK:

 ARRATSALDEKO ESKOLAZ KANPOKO AKTIBITATEAK ETA GARRAIOA: Hauek dira ikasturte honetako aukerak:
EUSKAL DANTZA
ARTE TAILERRA
ESKOLA KIROLA (MULTIKIROLA)
TXIRRINDULARITZA
Aktibitate hauetako izenemate orriak erantsita aurkituko dituzue. Interesatzen zaizuena bete eta IRAILAREN 23a baino lehen Ikastolara ekarri behar duzue. Ikasturte honetan ere, Guraso Elkarteak autobusak jarriko ditu aktibitate hauetan parte hartuko duten ikasleentzat. Erabili nahi baduzue, ondoko orria bete eta IRAILAREN 23a baino lehen Ikastolara ekarri. Txirrindularitzan parte hartzeko nahikoa da Gorputz Hezkuntzako irakasleei jakinaraztea.
ESKOLA KIROLEKO ESKAINTZA OSOA: Eskola Kiroleko eskaintza osoa oraindik ez du eguneratu Irungo Udalak. Datozen egunetan bidaliko dutela hitz eman dute. Jaso bezain pronto, jakinaraziko dizuegu.
 2015-2016 BEKAK: 2015-2016 BEKA kanpaina irailaren 21ean hasiko da eta urriaren 2an bukatuko da.
Idazkaritzako ordutegia: 9:30-12:00 eta 14:30-16:30
Informazio gehiago 012 telefonoan eta hezkuntza.ejgv.euskadi.net
*** Aurten Ikastolan hasi berriak diren ikasle BEKADUNEK, aurreko ikastetxean jaso behar dute beka berritzeko inprimakia.
 2015-2016 IKASTURTEKO GELAKO BILERAK GURASOEKIN: ikasturte berriari buruzko informazioa jasotzeko bileren egutegia, bidaltzen dizuegu. Gogorazten dizuegu, bilera hauetan parte hartzea oso garrantzitsua dela.   ORDUA: 16:45ean.
HH 3 urte
HH 4 urte
HH 5 urte
LH 1. maila
LH 2. maila
LH 3. maila
LH 4. maila
LH 5. maila
LH 6. maila
Urriak 29
Urriak 28
Irailak 23
Urriak 8
Irailak 30
Urriak 15
Urriak 7
Urriak 21
Urriak 22
Beste aldetik, adierazi nahi dizuegu, bilerak irauten duen bitartean, Ikastolan EZ DELA ZAINTZA ZERBITZURIK egongo. Hortaz, seme-alabekin etortzen bazarete, gurasoen ardurapean egongo dira eta IKASTOLAKO ARAUDIA bete beharko dute.
GURASOENTZAKO EUSKARA IKASTAROAK: Irungo Udalak diruz lagundutako ikastaro hauek Irungo AEKko euskaltegian eskainiko dira. Izenematea irailaren 22tik 29ra izango da. Informazioa: 943 628 834, irun@aek.eus edo Legia kalea, 6.
Informazio gehiago:   http://txingudikoak.wordpress.com
                                  http://www.txingudikastola.hezkuntza.net
Agur bero bat.
                                                                                              ZUZENDARITZA
                                                                                          2015ko irailaren 18an”

Adaxka 2015-2016 irudia

Arte tailerra 2015-2016 irudia

Eskolas kanpoko autobusa 2015-2016 irudiaBekak 2015-2016

Utzi iruzkina