GENERO INDARKERIAREN INGURUKO BI JARDUERA INTERESGARRI

Guraso agurgarriak:

Hurrengo ekitaldietarako gonbidapena gure komunitatearen artean zabaltzea eskatu digute. Gaiaren gaurkotasuna eta garrantzia kontuan harturik zuei helaraztea pentsatu dugu:

Aste honetan bi jarduera interesgarri burutuko ditugu GENERO INDARKERIAren inguruan. Asteazkenean tailerra eta ostegunean hitzaldia. Uste dugu interesgarriak direla zuen ikasle, irakasle eta gurasoentzat.

  • Asteazkenean, Azaroaren 11an, 17:30ean. INDARKERIA ZINTZILIKATUZ tailerra. Irungo  Kale Nagusia 11, 2.solairuan.

Bertan, Genero Indarkeria gaia hartuta, kamixetak margotuko ditugu haurrekin, gurasoekin eta gerturatzen diren guztiekin. Gipuzkoa osoan margotutako kamixeta horiek, hilaren 25ean Zumaiako plazan zintzilikatuko ditugu, Genero Indarkeriaren aurkako egunean egingo diren ekintzen barruan.

  •  Ostegunean, azaroaren 12an, 19:00etan. “NI PRÍNCIPES, NI PRINCESAS – GAZTEAK GENERO INDARKERIAREN AURREAN” hitzaldi interesgarria antolatu dugu OIASSO Museoan (Hizlaria: Teresa San Segundo Manuel aditua).

 “Bikote gazteetan geroz eta ugariagoak dira indarkeria jokaerak. Askotan teknologia berriak baliatzen dituzte bikotekidea kontrolatzeko eta mina emateko.Bada garaia denok benetan kontzientziatzeko eta arazo honi aurre egiteko. Gazteen lekuan jarri eta indarkeria egoeretan eror ez daitezen baliabideak eman behar dizkiegu. Horri buruz arituko zaigu TERESA SAN SEGUNDO MANUEL, Genero Indarkerian aditua.

Informazio gehiago eskuratu dezakezu beheko irudian klikatuz.

Genero indarkeria

Utzi iruzkina